Markos Gimeno artista zen. Artista integrala, artista hitzaren adiera osoan: hitzen maisu, palindromo egile, musikari, kartelista eta disenatzaile. Graziosa Oroz editore eta idazle amerikarrak jeinu bezala definitu izan du. Jeinu izanagatik, gurean aski ezezaguna dela ere erran dezakegu. Orain, Joseba Sarrionandiak ezezagutza horretatik erreskatatzeko ahalegina egin du Pamielak plazaratu berri duen liburu batekin: Markos Gimenoren 101 Letrakartel.