“Kantu bat gara”, zalantzarik gabe, gure eszenatokiak astindu zituen bidaia zoragarri bat izan zen. Lan hori plazaratu eta bi urtetara, disko-liburu berri batekin datorkigu orain jon maia: “Kantu berri bat gara”. Beste 14 kantu eta 60 orriko poema luze bat, gurea den herri honen erretratu bat eskaintzen digutena.