1936. urtean gaude. Uztailak 18 ditu. Gerra Zibila hasi da. Egun horietan, Lodosan, Anastasini izeneko zirku konpainia italiarra bere funtzioak eskaintzen hasi zen. Errepublikaren kontra altxatutako faxistek, Zirkuko lagun gehienak akabatu zituzten. Gertaera odoltsu hori abiapuntutzat hartuta, ikerketa lanak, omenaldiak, antzezlan bat eta aurki, Reikiavik argitaletxeak liburua plazaratuko du. Xehetasunak eman dizkigu Iruña Iriarte editoreak Metropoli Forala saioan.