Antonio Iriarte eta June Kintana (Skabidean): "Hatortxuko kontzertua berezia izango da"

Miren Mindegia 2023ko abe. 14a, 17:02

Talde iruindarrak biraren azken kontzertua emanen du Atarrabiako jaialdian, larunbat honetan. 

Pandemiaren ostean, 2022 hasieran, plazaratu zuen Skabideanek bere azken diskoa, Hiri zahar zikina. Ordutik, ez du atseden hartzeko denbora askorik eduki. Tartean, kide aldaketak, 10. urteurrena ospatzeko 2022an plazaratu zuten dokumentala, berriki atera duten Maite zenuen hiria binilo bikoitza... Taldearen eraberritze eta egonkortze garaia izan da, aldaketak barneratu eta bidean aurrera jarraitzekoa. Hori bai, jatorriko izpiritua galdu gabe: lagunartean elkartu eta musikarekin disfrutatzekoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!