Itsaso Bakedano: "Sexuaren inguruko zalantzak eta kezkak argituko ditugu gure sekzioan"

Miren Mindegia 2023ko abe. 11a, 19:07

Irrintzi Plazan zabalduko dugun 'Itsasoren txokoa' sekzio berrian, gure entzuleek euren kezkak argitzeko parada izanen dute Itsaso Bakedano sexologoarekin 

Sekzio berria zabaldu berri dugu Irrintzi Plaza saioan. Zahar-berria, izan ere, Itsaso Bakedano joan zen denboraldian ere izan genuen gurean. Hilabete honetatik aurrera, sexuaren eta sexualitatearen inguruan gure entzuleek izan ditzaketen kezkak argitzeko parada izanen duzue hilabetean behin izanen dugun Itsasoren txokoa-n. Ez hori bakarrik. Izan ere, Itsasok bere egunerokoan jorratzen dituen gaiak ere ekarriko dizkigu. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!