Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finala zuzenean emanen dute Euskalerria eta Xorroxin irratiek, elkarlanean, 16:45etik aurrera. Euskalerria Irratiko Miren Mindegiak zuzenduko du emanaldia, eta Xorroxin irratiko esatari eta Nafarroako txapeldun ohi Julen Zelaietak eginen ditu iruzkinak, Ekintza Landa bertsolariarekin batera. Euskalerria Irratiko Reyes Ilintxetak eta Amaia Lasak ere lagunduko dute kontakizunean.