Harkaitz Cano: "Datu estatistiko bat poetikoa izan daiteke"

Miren Mindegia 2023ko aza. 27a, 19:04

Harkaitz Canok 'Ulu egiteko bolondres bila' poesia liburua plazaratu berri du Susaren eskutik, idazketaz hasunartu eta poemen muga formalekin jolasten duen lana. Idazle donostiarra Iruñean egonen da asteartean, 19:00etan, beste poesia lan batetaz hitz egiten: Pozaren erdia

Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile.

Plazaratu berri duen obra honek duela urtebete argitaratu zuen Pozaren erdia soneto liburuaren kontrako bidea jarraitzen du, hitzen eta poesiaren jolasari heusten dion bitartean. Izan ere, orduko hartan sonetoaren metrika eta forma izan zituen helburu idazleak. Asteartean, hilaren 28an, 19:00etan Nafarroako Ateneoaren egoitzara bertaratuko da Cano, Joxemiel Bidador poesia taldeak gonbidatuta, lan honen inguruan hitz egiteko.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!