Altsasun lan egiten du erizain Ainhoa Reparazek. Josefina Arregi Klinikak arreta espezializatua eskaintzen du. Alor asko lantzen dituzte han baina bereziki autonomiarekin egiten dute lanketa. Pertsonak ahalik eta menpekotasun gutxienarekin bizitzeko baliabideak eskaintzen dituzte. "Gure lana profesionalizatua dago eta hala denetan erabiltzaile eta haien senideen eskertu eta aitortu egiten dute", azaldu du Reparazek.
Euskalerria Irratian elkarrizketa egin diote Reparazi. Entzun osorik argazkian klik eginda.