A30 Greba feminista orokorra

"Ez dadin inoren bizitza eten, gizarte antolaketa irauli behar da"

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 27a, 09:38

Ez dadin bizitza eten liburuaren izenburua da. Miren Aranguren, Ainara Santamaria eta Monika Mendiberri dira egileak. Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda egindako lanetik abiatu dira liburua osatzeko: "Inoren bizitza eten ez badugu nahi errotik aldatu behar da gizarte eredua, Munduaren beraren ikuskera", adierazi dute. 

Euskalerria Irratian elkarrizketatu dute Miren Aranguren Ez dadin bizitza eten liburuaren egileetako bat. Zaintzaren alde zenbait aztertu dituzte eta egun duen lekua zein den ikusi. Horretarako zaintza lanetan ari diren zenbait emakumeren testimonioak entzun dituzte. 

"Kapitalismoari ez zaio komeni zaintzak erdigunean jartzea", eta hori agerian uzten dute liburu honetan ere. Bizitzak erdigunean jarrita bakarrik lortuko da zaintzak aitortzea eta merezi duen lekua izatea Arangurenen ustez. 

Prozesu baten inflexio puntua izanen da azaroaren 30erako iragarria dagoen greba Arangurenen esanetan. Mugimendu Feministak bideratutakoa eta akordio sozial zabalak lagunduta. Bistaratuko du gertatzen ari dena zaintzarekin.

Entzun elkarrizketa argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!