Joanes Illarregik irabazi du Lesakan, eta osatu da finala

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 20a, 07:16

Joanes Illarreg, Lesakako atzoko saioan (Argazkia. Nafarroako Bertsozale ELkartea).

Finalistak honako hauek izanen dira: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.

Lesakako udal pilotalekuan jokatu zen atzo hirugarren eta azken finalaurrekoa, frontoia lepo bete zuten 500 bertsozaleren aitzinean. Alaitz Rekondo aritu zen gai jartzaile, eta hasieratik Illarregi eta Lazkoz koska bat gorago aritu ziren.

Azkenean, Joanes Illarregik 525,5 puntu eskuratu zituen. Eta zuzenean sailkatu zen finalera. Eneko Lazkozek, 521 punturekin, eta Josu Sanjurjok, 492,5ekin ere lortu zuten Anaitasunerako txartela. Haien atzetik geratu ziren Eki Mateorena, Mikel Lasarte eta Beñat Astiz.

Anaitasunako finalari dagokionez, argazkia zertxobait aldatu da; izan ere, Karasatorre eta Robles lehendabizikoz sailkatu dira final batera. Eta, bestalde, hogei urte baino gehiagotan lehendabizikoz, bi emakume batera ariko dira Nafarroako Txapelketako Finalean: Alkaiza eta Robles.

Anaitasunerako 3.000 sarrerak dagoeneko salgai dira bertsosarrerak.eus atarian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!