Pistolak, saloonak, bakeroak, basamortua eta indarkeria. Eguzkiak erretako azal arrailduko eta begirada zorrotzeko gizonak,. Gizon gogorrak, bai horixe. Maria Castejoen dioen bezala, maskulinitate normatiboaren arau guztiak betetzen dituzten pertsonaiak erakutsi dizkigu Wenster zinemak. Hala ere, guzti horren erdian oraindik ere topatu daitezke urrezko pipita batzuk, estereotipoak zapaldu dituzten emakumezko pertsonaiak. Ez dira asko, baina badira.