Civican aretoa bete zuten osasunazale eta euskaltzaleek txaloka hartu zuten Berriatuako teknikaria. IKFko presidente Kike Diez Utzurrunen eskutik Bostekoa Saria jasotzeko tenorean, gaixorik duen amona, edo amama, gogoan izan zuen Arrasatek, eta, une garrantzitsuetan ohi duenez, bertsotan eman zituen eskerrak.
Ekitaldiaren osagai nagusia Reyes Ilintxeta lankideak entrenatzaileari egindako elkarrizketa izan zen. Bideo bat ere pantailaratu zuten. Horretan, egungo zein garai bateko Osasunako hainbat jokalarik eskerrak eman zizkioten Arrasateri, euskararen alde egindako lanarengatik.
Konparaziora, Aimar Oroz, Amaia Valero eta Oier Snajurjo azaldu ziren bideoan. Oier Sanjurjo bera ekitaldian izan zen. Arrasatek esan zuen sariaren erdia taldearen kapitain ohiarena izan beharko litzatekeela, hark ere ekarpen handia egin zuelako, Osasunan euskara bultzatze aldera.