Xabier Alkuaz: “Udalen autonomia indartzea lehentasun erabatekoa da”

Pello Argiñarena 2023ko urr. 20a, 09:57

Xabier Alkuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente izendatu dute. EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta independente hainbaten babesarekin. Bere lehentasun nagusien artean honakoak daude: despopulazioari aurre egitea, udal autonomia indartzea eta Nafarroako eskualdeen arteko oreka bilatzea.

Nafarroako udal mapa zabalduta 346 kontzeju, 272 udal eta 71 mankomunitate ditugu. Xabier Alkuazen ustez, tokiko erakunde hauen egitura erabat aldatu gabe bakoitzaren funtzioak, zerbitzuak eta betebeharrak ongi zehaztu beharko lirateke. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentearen ustez bestelako erronkak ere badira: trantsizio ekolgikoa eta energetikoa sendotzea, euskararen normalizazioa garatzea eta adostasuna bilatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!