Elkarretaratze jendetsua egin zuten bart ilunabarrean, Udaletxe plazan
BDZ (Boikota, Desibertsioak eta Zigorrak) plataformak deiturik, ehunka lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Udaletxe plazan, “Israel, Europako Batasunaren laguntzaz, Palestinan gauzatzen egiten ari den genozidioa salatzeko”. Antolatzaileek Europako Batasuneko gobernuei exijitu zieten Israelen aurkako boikota, desinbertsioak eta zigorrak gauza ditzatela.