Gazako zerrendan Israelek bere indarkeria eta biolentzia militar osoa erabiltzea erabaki zuenetik 10 egun igaro dira dagoeneko. Bertan dauden 2 milioi biztanleek ihesbiderik gabeko hilkutxa batean aurkitzen dira, agintariek beste alde batera begiratzen duen bitartean. Guzti honetaz aritu gara Lucia Etxeberria BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) ekimeneko kidearekin. Etxeberriaren iritziz, "muturrekoa" da jada Gazako zerrendan bizi den egoera eta ezinbestekoa da "basakeria hau" geldiarazteko mundu osoko herritarrak mugiaraztea, kalera ateratzea. Iruñean elkarretaratzea egin da astearte honetan, baina ez da kalera ateratzeko aukera bakarra izango Nafarroan.