Ziklo baten itxiera dirudi, ibilbide baten amaiera, baina berak dio ez duela bere agur politikorako datarik finkatu nahi. Edonola ere, argi dago Barkosek Nafarroako Parlamentua uztea mugarria dela Geroa Bairentzat, aro aldaketa baten hasiera. Ingurumari horretan, panorama politikoaren analisia egin du Barkosek, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan egin dioten elkarrizketan.