Gracia Trujillo, Juana Rodriguez, Manuela Trasobares eta Itziar Ziga arituko dira goizean zehar hitzaldiak eskaintzen Kondestablearen Jauregian; eguerdian bazkari beganoa eskainiko da Arrano Elkartean eta arratsaldean Mariokerrak liburuaren aurkezpena eta solasaldia eskainiko da Laban, Amaia Alvarez eta June Fernandez egileekin.
Jardunaldiaren helburua, antolatzaileek azaldu moduan, bazterrean dauden errealitateak, eztabaidak eta pertsonak erdigunean jartzea izango da, baita LGTBIQ+ kolektiboaren borrokaren hasmentetan egondako kolektibo bat omentzea ere: 80ko hamarkadan Nafarroan prostituzioan aritzen ziren emakume transak, hain zuzen ere.
Jardunaldi egun osokoa izango da goizeko 9:15etatik arratsaldeko 19:00ak arte, sarrera librearekin da, lekua bete arte.
EGITARAUA
Iruñeko Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia)
09:15 AKREDITAZIOAK.
09:45 JARDUNALDIAREN AURKEZPENA.
10:00-11:30 1. MAHAIA: Kapitalismoa, subalternitatea eta queer sexualitateak. Gracia Trujillo eta Juana Rodríguez
11:30- 12:00 EZTABAIDA
12:00-12:15 ATSEDENA
12:15-13:15. 2.MAHAIA: Elkarrizketa transbarneratzaileak gutxiengoen politika baterako. Manuela Trasobares eta Itziar Ziga
13:15-13:45 EZTABAIDA
14:30-16:30 BAZKARI BEGANOA ARRANO ELKARTEAN.
Laba (Gazteluko Plaza)
17:00- 18:15 3. MAHAIA: “Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz” liburuaren aurkezpena eta solasaldia. (Euskaraz). Amaia Alvarez eta June Fernández