Txari Eleta: "Yoga, soinua, natura eta arte erromanikoa uztartzen ditut nire saioetan"

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 3a, 14:10

Deierriko Montalbango San Martin baselizan, Txari Eleta Villabona musikari eta yoga irakasleak meditazio saio bereziak antolatzen ditu. Bertan, kaiku tibetarren eta danbor txamanikoen doinuak erabiltzen ditu. Irratian izan dugu eta hark eskainitako zuzeneko musika emanaldiaz gozatu dugu.

Irantzuko Lurrak Turismo Partzuergoak Erromanikoa arnasten ekitaldia antolatu du. Data zehatzak: abuztuak 12 eta irailak 1, Txari Eleta musikari eta yoga irakasleak zuzenduko ditu saio berezi hauek Montalbango baselizan. Yoga, soinua, natura eta erromanikoa uztartuz osatuko du topaketa hau. 18 euroko matrikula ordaindu behar da eta izena emateko aukera dago 657 86 78 87 telefonora deituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!