Alberto Arteta eta Edorta Gonzalez musikariak gerturatu dira Zaldi Zurira, Sanfermintzaren setera.
Jazz musikariak dira eta hainbat kontzertu emanen dituzte udan zehar. Bakoitzak bere proiektuak eskainiko ditu, eta gaurkoan batera izan dira.
Edorta Gonzalezek jazz garaikidea jotzen du eta horretaz gain ezkontzetan eta erromeria taldetan jotzen du gitarra. Vianako bizilaguna da bera.
Artetak aldiz bere burua musikari freelancetzat jo du, eta hainbat estilo aurrera eramateko gai da, Gonzalezen antzera. Alberto Artetak aldiz ia erabat eskaintzen dio bere musikari tartea jazzari. Garestarra da bera.