Entzutekoak

Iratxe Alvarez: "Feministak prest gaude edozein erasori erantzuteko"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 7a, 12:46

Gaur iluntzeko erasoa "tamalez aurreikusia" zegoela nabarmen du baina zoriondu "salatu eta publiko" egin delako.

Festetan eraso sexistak egiteagatik lehen atxilotua izan da Sanferminetako lehen egunean.

Intentsitate baxuko eraso sexista izan da, eta Mugimendu Feministako kide Iratxe Alvarezek nabarmendu du “espero zitekeelea” nahiz eta hori “tristea den”. Intentsitate baxuko erasoak egunero gertatzen dira “tamalez” festetan.

Salaketak publikoak egitea “albiste ona da” nahiz eta justizia sistemarekiko kritiko azaldu den Alvarez.  

Haren aburuz “duela urte asko ez zitzaigun burutik pasatzen eraso mota hori salatzea” baina “orain argi dugu ez dela ordaindu beharreko bidesaria” eta “irakurketa hori positibo egiten dugu”.

Agintariekiko kritiko azaldu da esanen “ez dela zilegia esatea intentsitate baxuko erasoak publiko egitea hiriaren irudia zikintzen dutela esaten dutenean”. Ibarrola alkatearen jarrera deitoratu du batez ere Carlos Salvador Berdintasun zinegotzi izendatzeagatik.

Hamabost urte bete dira gaur Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuenetik. Alvarezek argi utzi nahi izan du “Nagore Sanferminetan hil zuten” eta orduan “gizartea ez zegoen prest horri aurre egiteko”. Gaur egun halako eraso baten aurrean “erantzuna bestelakoa izango zen”.

Egun feminista ospatuko dute festetan “alkateak debekatzen badu ere”. Uztailaren 11n izanen da eta bazkaria Piparrika tabernan eginen dute.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!