H&M Moreako langileek 200 egun bete dituzte greban

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 28a, 08:09

Beherapenak gertu egonda enpresaren proposamena irtsiko dela uste dute.

Moreako H & M dendako langileek 200 greba egun bete dituzte astearte honetan. Hori dela eta, elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxe plazan, 'Salduz ez badugu irabazten, oparitu egingo dugu. Lan baldintzak merkealdian -lan baldintzak beheratzen- ' lelopean. Horrela, langileek kritikatu dute "erosteko ahalmenaren % 25eko galera" metatzen dutela eta hilean 500 euro inguru kobratzen dutela. 

Aldarrikapen nagusiak, soldatak hobetzeaz gain, honako hauek dira: "igande eta jaiegunetan irekitzearen aurkako neurriak, partzialtasuna murrizteko benetan lantzen diren lanaldiak finkatzea eta online salmentak lanposturik ez suntsitzea".

Beherapen sasoian murgilduta eta denda irekitzeko interesak behartuta multinazionalaren proposamen duinagoa espero dute datozen egunetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!