Jon Barberena bertsolariaren hitzak gogora ekarri nahi izan zituen Anbustegik alkate izendatu zutenean: "15 malko, 15 hots, 15 algara, Almandoztik Amaiurret bat gara". Alkate berriaren esanetan, datozen lau urteotan lurraldean sustraitutako tokiko garapen iraunkorra bultzatuko dute eta justizia sozialaren aldeko proiektuak sortu eta sendotu nahiko lituzkete. Lehentasun nagusien artean, zahar etxea eraikitzea.