UTE (Aldi baterako Enpresen Batasuna) enpresako langileak gaur elkartu dira udaletxe plazan, "Udalak eta enpresak lan hitzarmena" berritu nahi ez dutela salatzeko.
Langileak eros-ahalmenari eusteko eta kontziliazioa hobetzea bermatuko duen enrpesa hitzarmena lortzeko helburuarekin greban daude maiatzaren 26tik. "Iruñea itzaltzen ari da" lelopean eta zuri-gorriz jantzita Iruñeko Udalaren parean bildu dira eskatzen dutena adierazteko.
Udalak ezarritako gutxiengo zerbitzuak gehiegizkoak direla "judizialki" salatu ditu ELA sindikatuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!