Irati Bañuelos (ELA): "Nafarroako langileen baldintzak Nafarroan negoziatzeko eskatzen dugu"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 13a, 08:43

Kimika-industriako lan-baldintzak "Nafarroan negoziatzeko" kanpaina abiatu du ELAk. Sindikatuko Industria Federazioko arduradun Irati Bañuelos gaiaz mintzatu da Iruñerrian Goizetik.

ELA sindikatuak kimika-industriaren lan-baldintzak "Nafarroan negoziatzeko" kanpaina abiatuko du, "soldata baxuak, lanaldi luzeak eta sektorean lan egiten dutenak prekarizatzen dituzten gainerako elementuak saihesteko".

Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2021, 2022 eta 2023 urteetan "CCOOk eta UGTk Madrilen itundutako soldata-igoerak % 1, % 2 eta % 2koak izan dira, inflazio-testuinguru oso altu batean", eta KPIren eguneratzea, hitzarmenaren indarraldia amaitzean, "gainera, ez da atzerapenik ordainduko" eta halako baldintzak “oparia” dira patronalarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!