Patxiku Irisarri (EHNE): "Gazta ekoizteko esne litro bakoitzeko 30 zentimo galtzen ditugu"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 9a, 13:57

Hiru urtean 55.000 kilo gazta gutxiago saldu direla salatu dute sindikatuek.

Elikadura katearen legea betetzen ez dela salatu dute. Elkarretaratzea Buztintxuriko Mercadona supermerkatuaren atarian egin dute hain zuzen ere kate horrek saltzen duelako merkeen Erronkari Jatorri Izendapena duen gazta marka bat, 17,68 € kiloa.

Konparaziora Eroskin 23,49an saltzen dute, Alcampon 23,81 eta Corte Inglesen 33 euro kiloa.

Azaldu dute latxa ardi-sektoreak bere ekoizpen eredua balioesten duten eta merkatuan bere produktuaren kalitatea ziurtatzen duten tresnen aldeko apustua egiten jarraitzen dutela baina ez dutela behar bezalako babesik administraziotik, esku hartu beharko lukeelako ekoizpen baldintzek beharrezko errentagarritasunari eutsiko diotela bermatzeko eta ustiategiak desagertu ez daitezen.

Une honetan ardi esnearen litroak 1,67 euroko balioa du eta industriak gehienez 1,38ean erosten du baina hortik nabarmen behera ere bai. Abeltzainek beraz gutxienez 30 zentimo galtzen dituzte.

Gazta salmentak azken urteetan kopuruari eutsi badio ere, ustiategi eta saldutako gazta kopurua nabarmen jaitsi dela ohartarazi dute, 55.000 kilo gazta gutxiago ekoitzi baitira Erronkari izendapenaren zigilupean esaterako.

Patxiku Irisarrik Euskalerria Irratiarekin mintzatu da elkarretaratzearen ostean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!