Oparoa eta anitza izateaz gain egitarau parekide eta inklusiboa antolatu dute aurten Erriberriko Antzerki Jaialdian. 22 obra aurkeztuko dituzte 39 emanalditan eta horietatik 13 emakumeek sortuak dira. Ane Pikaza jaiaildiaren zuzendari artistikoak ikuspuntu feministaren garrantziaz egin du gogoeta Iruñerrian Goizetik.
Nafarroako zortzi konpainiak parte hartuko dute eta euskarazko Trapu Zikinak obra eskainiko dute aurten. Egonaldietan parte hartzen duten sortzaileen lan bat ere bertako hizkuntzan entzuteko aukera izanen dugu, Luzia Ezker eta Mikele Urrozen Mendia.
Aurtengo afixa Marisa mantxolak egin du, collage teknika baliatuz, eta eskenatokia irudikatu nahian, non aktoreez gain, gainontzeko kide guztien lana balioan jarri nahi izan duen.