Ana Zabalza (NUP): "Pandemia aurreko USEren parte-hartze datuetara ez gara iritsi, baina gora egin du ikasle kopuruak"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 6a, 12:34

LOMCE hezkuntza-legearen azken selektibitatea izanen da, heldu den urtetik aurrera LOMLOEk agindutako formatua izanen du. 

Guztira 3.822 ikaslek eman dute izena Unibertsitatean Sartzeko Ebaluaketan parte hartzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ari dira azterketak egiten Arrosadiko campusean (Iruñea) eta Tuteran, gaur hasi eta osteguan bitarte.

Izena eman dutenen artean %58 emakumeak (2.224) dira eta laurdena pasak (%25,51) euskaraz eginen dituzte haien azterketak. Azterketa eredua iazko bera izanen da eta pandemia aurretik egiten zen ohitura berreskuratuko dute Iruñean, azterketak ikasgelategiaren eraikinean eginen baitituzte.

Probak bihar  09:30ean hasiko dira, Gaztelania eta Literatura azterketarekin, eta 12:00etan Historia azterketarekin. Arratsaldean, probak 16:00etan hasiko dira, ingelesarekin, eta 18:30ean frantseseko eta alemaneko azterketak egingo dira.

Asteazkenean, goizeko 8:30etan hasiko da bigarren jardunaldia A eta D ereduko Euskara eta Literatura II probekin. 11:00etan Matematika II, Latina II eta Artearen Oinarriak II azterketak eginen dituzte ikasleek. Arratsaldean, 15:00etan, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika eta Marrazketa Teknikoa II probak izango dira, eta, ondoren, 17:30ean, Biologia, Enpresaren Ekonomia eta Arte Eszenikoetako azterketak.

Probak ostegunean, ekainaren 8arekin, amaituko dira, Filosofiaren Historia 08:30ean eta Fisika, Grekoa II eta Ikus-entzunezko Kultura II azterketak 11:00etan. Azkenik, 15:00etan Kimika eta Artearen Historiako probak egingo dituzte eta 17:30ean Geologia, Geografia eta Diseinukoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!