Esklerosi anizkoitzaren diagnosiarekin batera ezgaitasuna aitortzea "garrantzitsua" da horrek ekarriko lizkiekeelako "aukera" gehiago. Hamabi urte daramatzate eskaera hori egiten eta Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Egunaren karietara oroitarazi dute horren beharra.
Gaixotasun horrekin diagnostikatzen dituzten herritarren artean hamarretik zazpik euren lanpostua galtzen dute: "Ezinbestekoa da guretzat lan egiteko aukera izatea. Babes neurri gehiago beharko genituzke", esan du Silvia Lorea Loperena Esklerosi Anizkoitza Nafarroan taldeko presidenteak. Aukera gehiago eskatu dituzte.
Aldarrikapenak, jardunaldiak eta musika
Nafaroan 900 lagunek dute esklerosi anizkoitza: gaixotasun kronikoa da eta degeneratiboa. Aldarrikapenak asko dira, baina bereziki goiburu bat erabili dute: Elkarrekikotasunez bizi. Bizi aukera gehiagorekin.
Iluntzeko zortzietan Antsoaingo antzokian Gaiarreko Operaren Lagunak Elkarteko kideek kontzertua eskainiko dute. Horrez gain, ostiralean jardunaldiak antolatu dituzte Civicanen 18:00etatik aurrera 'aukera terapeutikoak' aztertzeko asmoarekin.