ELAk Burlatan lan-istripu batek eragindako azken heriotza salatu du

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 22a, 12:53

Nafarroako Gobernuari lan-istripuen prebentziorako 2018an onartutako araudia martxan jartzeko eskatu dio.

ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean aurreko astean lan-istripuan hildako azken biktima gogoan. 22 urteko behargina Burlatako Automoviles Torregrosa enpresan izan zuen istripua maiatzaren 12an eta handik sei egunera zendu zen ospitalean. 

Nafarroan gertatzen den eta heriotza eragiten duen laugarren lan-istripua izan da. Agintariek "enpresarien interesen aurka egin dezakeen edozen neurri ekidin" eta lan ikuskaritza behar bezala aplikatzen ez dutela salatu dute gaurkoan.

Era berean eskatu dute "2018an Nafarroako Parlamentuak onartutako" araudia martxan jar dezan Nafarroako Gobernuak eta hasi dadin lan-istripuen prebentzioaren kudeaketa bereganatzen, lan-ikuskaritza indartuz eta istripuak prebenituz.

Azkenik, elkartasuna adierazi diete Burlatako biktimaren senide eta lankideei. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!