Patxiku Irisarri (EHNE sindikatua): "Diru laguntza berriak sartu ahala aterako dira, pentsuak oso garesti daude"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 16a, 14:26

Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako departamentuak gaur eman die nekazariei Errege Dekretu bidez Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako laguntzen berri. Bertara, 7,3 milioi euro iritsiko dira. 

Aurreko astean Estatuko Ministro Kontseiluak onartutako neurrietatik 7,3 milioi egokitzen zaizkio Nafarroari. Horietatik bat kakotx hiru nekazarientzat izango da eta sei abeltzaintzara bideratuko dituzte. 

Momentuz ez du bestelako neurri edo laguntzarik aurreratu Itziar Gomez kontseilariak

Beste erkidego batzuetan upategiei emandako laguntzez argi utzi nahi izan du horiek Europar Batasunak emandako agindu batetik datorrela eta estatu osoan 30 milioira mugatzen dela.

Ekaina hasieran bilduko da berriro lehortearen mahaia eta maiatzeko prezipitazioek egoera zenbateraino luzatzen duen behin ikusita, neurriak aztertuko dituztela zehaztu du Gomezek.

EHNE sindikatuko Patxiku Irisarri izan da Iruñerrian Gaur albistegian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!