Langabeziak eta kontratazioek behera egin dute apirilean

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 4a, 11:06

Apirilean 1.106 langabe gutxiago  izan dira Nafarroan.

Nafarroan 1.106 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, aurreko hilabetearen aldean, eta Foru Erkidegoan 30.844 langabe daude, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera. Azken urtean, 2.582 langabe gutxiago izan dira Nafarroan, % 7,72. Datuek talka zuzena egiten dute Biztanleria Aktiboaren Inkestak emandakoekin, nahiz eta hauek lehen hiruhilekoari erreparatu. 

Langabeziak behera egin du aurreko hilean Foru Erkidegoko sektore guztietan. Zehazki, 730 pertsona zerbitzuetan, 203 industrian, 99 nekazaritzan, 55 aurreko enplegurik gabekoetan eta 19 eraikuntzan.

Langabea, emakume

Foru Erkidegoko 30.844 langabeetatik, 12.057 gizonak dira eta 18.787 emakumeak; 2.709 25 urtetik beherakoak (1.402 gizon eta 1.307 emakume); eta gainerakoak, 28.135 adin horretatik gorakoak (10.665 gizon eta 17.480 emakume).

Sektoreka, gehienak zerbitzuen sektorekoak dira (20.992 langabetu), eta atzetik datoz industria (3.730), nekazaritza (1.446) eta eraikuntza (1.352). Aurreko Enplegurik Gabekoen taldean 3.324 langabe daude.

Kontratazioari dagokionez, Nafarroan 20.366 kontratu egin ziren apirilean, aurreko hilean baino 4.416 gutxiago (%-17,82). 20.366 kontratuetatik, 5.183 mugagabeak dira eta 15.183 aldi baterakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!