6.400 langabe gehiago daude Nafarroan urteko lehen hiruhilekoa igarota

Euskalerria Irratia 2023ko api. 27a, 10:16

Lanik gabe dagoen herritarren kopurua 39.300 da.

Nafarroan 6.400 langabe gehiago daude urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean,  eta guztira 39.300 langabe daude, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan jakitera eman duenez. Langabezia-tasa % 12,13koa da.

Azken hamabi hilabeteetan, 5.700 langabe gehiago daude Nafarroan, %16,84. Langabetu guztietatik 20.100 gizonak dira, % 11,69ko langabezia-tasarekin, eta 19.300 emakumeak, % 12,63ko langabezia-tasarekin.

Okupazioari dagokionez, 284.800 pertsona okupatu daude Foru Erkidegoan, aurreko hiruhilekoan baino 8.200 gutxiago (%2,81) eta aurreko urtean baino 4.000 gutxiago (%1,37). Horietatik, 151.600 gizonak dira eta 133.200 emakumeak. Jarduera-tasa %58,78koa da (% 63,31koa gizonetan eta 54,40koa emakumeetan).

Estatuan 103.800 langabe gehiago izan dira urtarriletik martxora bitartean, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 3,4 gehiago. Okupazioa 11.100 lanpostutan murriztu da (%0,5), 2007tik lehen hiruhilekoan izan duen jaitsiera txikiena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!