Ez da euririk espero datozen egunetan eta tenperaturak gainera ohi baino beroagoak izanen direla aurreikusten du Estatuko Meteorologia Agentziak. Testuinguru honetan batzartu zen atzokoan Lehortearen Mahaia. Bilera hasi aurretik Itziar Gomez Landa Garapenerako kontseilariak, egoeraren azterketa egin zuen, "kezka" azalduz.
Hala ere alarma eragitea saihestu zuen Gomezek, lehortearen argazkia aldakorra delako egun batetik bestera.
Baina egoera larriegirik ez bada ere, lehorteak ondorioak ditu, esate baterako bazkan. Animalien jana lehenestea eskatu zuten sindikatuek.
Nekazari eta abeltzainek beraz, laguntzak nahi dituzte, konpentsaziaok, bizi den egoerari eta etorriko den uda gogorrari aurre egiteko. Europan eskatu dituzte, estatuko gobernuak ere martxan jarrio ditu baina Nafarroak ere bere esku duena egiteko eskatu zioten EHNEek eta UAGNek exekutiboari. Atzo Ogasun departamentuko bi kide izan ziren nekazari eta abeltzainekin izandako bileran.