Iride Roio eta Mikel Revuelta (Jasoko ikasleak): "Autismoaz eta norberak duen gaitasun aniztasunaz ikasi dugu musikala prestatzen"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 2a, 13:33

Imanol Janices (irakasle eta musikalaren zuzendari) eta Iride Rollo eta Mikel Revuelta ikasleak elkarrizketatu ditu Euskalerria Irratiak. 

Jaso ikastolak bere proiektu pedagogikoaren baitan dagoeneko ardatz den musikalaren aurtengo edizioa aurkeztu du. Asteburu honetan izanen da estreinaldia, eta TE-4000 Hegaldian funtzioaren gai nagusia autismoa izanen da.

50 ikaslek parte hartu dute aurtengo Jaso Ikastolaren musikalaren prestaketa lanetan. Dagoeneko hamaika edizio bete ditu ikuskizunak eta ikastolen oinarri den STEAM metodologiak du ardatz. 

Aurten autismoa izanen dute eta ikuskizun honek "Jaso Ikastolak lantzen duen hezkuntza ereduan du iturria, sormena, ekintzailetza, lan kooperatiboa eta autogestioa ardatz dituen" hezkuntza programaren emaitza izanik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!