Laneko Segurtasun eta Osasunaren egunean LAB sindikatuak osasun sistemaren pribatizazioa salatu eta amiantoa kentzeko orduan den utzikeriaz ohartarazi du.
Sanduzelain hasi eta Buztintxurin Lau Haizetako zubiaren alboan amaitu da abertzaleen sindikatuaren mobilizazioa. Bertan lan osasunaren esparruan. Lan Osasunaren plangintzaren barruan amiantoa kentzeko prozedura martxan jartzeko eskatu du Igor Arroyo LABeko koordinatzaileak.
Hitzartzea tren geltokian utzitako eraikin baten atarian izan da, non amiantoa dagoen, eta toxikoaz gaixotzeko arriskua dagoen bertako behargin zein autoa bertan uzten duten herritarrentzat. Horren aurka dinamika berezia martxan jarriko du LABek.
Lan Osasunaren arloan beraz, mobilizazioak areagotuko ditu sindikatuak.