Udaberriaren bihotzean gaudelarik jaiak heldu dira Iruñera. Hastear dira Sanduzelaiko festak. Herrigintzatik sortutako beste edozer bezala oztopoak salatu dituzte auzokideek Udalaren partetik. Iosu Alkate Sanduzelaiko Kultura Koordinakundeko kide izan da Iruñerrian Goizetik.
Hala ere egitarau oparoa sortzea lortu dute, auzoa, kultura eta aldarrikapena erdian jarriko dituena.
Ostiralean arratsaldeko zazpiak eta laurdenean botako dute txupinazoa, aurten ohiko jaiguneaz gain gainera, bigarren gune berri bat jarriko dute Sandua pasealekuan.