June San Millan (REAS): "Badakigu politikagintzan erritmoak motelak direla baina pobreziaren aurka pausoak ematerakoan abiadura handiagoa eskatzen dugu"

Euskalerria Irratia 2023ko api. 19a, 10:04

Gizarte Erakundeen Plataformaren ustez zorrean dago politika herriarekin.

Gizarte Erakundeen Plataformak pertsona ahulenen egoera hobetzeko konpromisoa hartzeko eskatu die alderdi politikoei. Programan gizarte ikuspegiko neurriak aurreikusteaz gain, Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurka alderdiek sinatutako Ituna betetzeko eskatu dute ere bai.

Hauteskundeen atarian gizarte desberdintasunak ezabatzeko publikoak gara ditzatela eskatu dute gaurko agerraldian Nafarroako Gobernuz Kanpoko erakundeen koordinakundeak, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak, CERMINek eta REAS Nafarroak.

June San Millan REAS Nafarroako kide izan da Iruñerrian Goizetik buletinean. Gogorarazi nahi izan du bide-orri etiko, sozial, politiko eta ekonomikoa existizen dela, 2030 agenda oinarri duena. Gogorarazi dute Gizarte Erakundeen Plataformak berak eta parlamentuan ordezkaritza duten alderdiek Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna sinatu dutela legegintzaldi honetan bertan. Horregatik “benetako konpromisoa” eskatu diete politikariei, pausoak eman diren arren, horiek emateko orduan abiadura handiagoa izatea nahiago luketelako.

Gizarte Erakundeen Plataformaren ustez zorrean dago politika herriarekin. San Millanek gogora ekarri du Nafarroako Unibertsitate Publikoak pobreziari aurre egiteko politiken aplikazioa eta eragina neurtzen eta kontrolatzen dituela.

Maiatzaren 28 hauteskundeek utziko duten hemiziklo berriak ezarriko du norabidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!