Aste honetan hiru egunez lanuzteak iragarri dituzte egoitzetako langileek, lehena astearte honetan izanen da. Greba egun hauek gobernuari zaharberritu gabe den hitzarmena negoziatzeko bilerei berrekiteko eskatzeko izanen da. zehaztu du patronalarekin azkeneko bilera urtarrilean egin zutela, bertan sindikatuek haien proposamena helarazi ziotela baina ez dutela oraindik erantzunik jaso.
LAB, ELA eta UGT sindikatuek osatzen duten plataforma bateratuko kideek grebari helduko diote ostegunera bitarte. Hitzarmenik ez duen erkidego bakarra da Nafarroa.
Lanaldi luzeak, mugatutako oporraldiak, konpentsatu gabeko bajak… Horiek dira aldatu nahi dituzten lan ohituretako batzuk.Ostegunean gainera manifestazio bana eginen dute: Iruñean 18:00etan Vinculo plazatik, eta Tuteran 19:00etan europa plazatik.