ELA eta LAB sindikatuek ArcelorMittaleko zuzendaritzari leporatu diote Etxebarrin (Bizkaia) eta Lesakan dituen lantegietan "justifikaziorik gabeko" aldi baterako lan-erregulazio bat "inposatzea", joan den asteazkenean enpresak eta CCOO, UGT eta USO sindikatuek Gijongo lantegian labe batek su hartzeagatik, sei hilabetez luzatuko litzatekeen espediente bat aplikatzeko aurre-akordioa lortu ostean.
Unai Martinez, ELA sindikatuko Industria Federazioko kide izan da Iruñerria Goizetik albistegian.
Martinezek azaldu duenez, “salbuespena ohitura bihurtu da” ArcelorMittalen, nahiz eta zuzenean Gijongo istripuarengatik kaltetu ez diren plantak hornitzeko aukerak izan atzerrian.
CCOOri, UGTri eta USOri, euren sinadurarekin, "beti zuzendaritzaren planteamenduak babesteko prest egotea" leporatu ondoren, ELAk ziurtatu du, bere aldetik, aldi baterako lan-erregulazio horren arrazoiak "ez daudela justifikatuta" eta Gijonen labe garai bat gelditzea "ez dela nahikoa espediente hori planteatzeko".
Unai Martinezek zehaztu du “enpresak 14 urte” daramatzala hiru sindikatu sinatzaileek onartutako espedienteekin.
Lesakan 180 langileri eragiten die ABEE berriak eta ELAk “plangintza, borondate eta aurreikuspen falta leporatu dio multinazionalaren zuzendaritzari.