Arturo Espejo Valero guardia zibilaren kargu goratzearen aurrean “aski da” esan dute Mikel Zabalza Gogoan ekimenak, Zabalza-Garate familiak eta Torturatuen Sareak, Aezkoako alkateek, Aezkoako Juntako lehendakariak eta Pirineotako Mahiaren lehendakariak lagunduta eginiko agerraldian.
Bertan Madrilgo gobernuaren jarrera kritikatzeaz gain eta Zabalza-Garate familiaren erreparaziorako bidean emandako atzerapausoa salatzeaz gain, iragarri dute Espejo Valero persona non grata izendatzeko prozedura martxan jarri dutela.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!