Anastasinitarren familia Italiatik abiatu zen zirku-konpainian, ikuskizun ibilbide luze-luzea egin zuena eta 1860an abiatu zena Europa hegoaldeko herrialdetik. Txekian, Alemanian, Austrian eta Frantzian ibiliak izan ziren eta 1880 inguruan egin zuten lehen agerraldia Iberiar Penintsulan gero Afrika iparraldera joateko.
1936an kolpe faxistak Lodosan harrapatu zituen. Urte hartako uztailaren 18an hasi baitziren karpa eta ikuskizunak Ebroren goi-erriberako herrian prestatzen. Gau bakarrean desagertu zen zirkua.
Larunbat honetan, apirilaren 1ean, eguerdian omenaldia eginen diote Anastasini Zirkuari, Larragako Memoriaren parkean Maravillas Lamberto eta Zurbau elkarteek.