H&M Moreako langileek 100 egun bete dituzte greban

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 17a, 13:23

CEN patronalaren egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea. 

Gehiegi luzatzen ari den denbora tarte hau salatzeko ez dira bakarrik egon H&Mko langileak, ELA sindikatuko hainbat ordezkariren babesa izan baitute Uharte Doktorearen kalean eginiko elkarretaratzean. Hain zuzen ere bertan egoitza duen CENi eskatu diote ehungintzaren sektoreko hitzarmenaren negoziazioan “argi eta garbi” inplika dadin.

Gogorarazi dute ehungintzaren sektoreko hitzarmena zaharkitua dagoela, duela 15 urte, 2009an sinatu baitzuten eta horrek “modu batera edo bestera” eragin duela soldatak “15 urtez izoztuta” egotea, langileen eros ahalmenaren %23ko galera eraginda.

Sei hilabete pasa dira langileek  sindikatuaren bidez egoera salatu zutenetik eta egoera gutxi aldatu da.

Gaurkoan argi eta garbi esan dute, H&M Moreako langileek euren borrokan jarraituko dute lan hitzarmena eta lan baldintzak hobetu arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!