Gaur abiatuko da Karrikiriren Nano Antzerki Aroaren edizio berria. 19.30ean hasiko den emanaldian Oier Gillan egilearen VHS idazlanaren irakurketa-performatiboa eginen dute.
Egileak berak aitortu du "literatura lanetik baino antzezlanetik duela gehiago liburuak" eta horregatik "Karrikiriren proposamena jasotzerakoan" ez zuela "inongo zalantzarik izan VHSren egokitzapena egiteko".
Formatu intimoa duen oholtzaratzea izango da, espazioarengatik eta iraupenarengatik. Metrokoadroka konpainiak lehen aldiz eskainiko du VHSren antzezlana.
Liburuko protagonista, Aitziber detektibe emozionalaren ahotsa izango da gidari, "fikziozko pertsonaia izatearen kontzientzia duen fikziozko pertsonaia". Umoretik, absurdotik eta "kritika politikotik" tira eginen duela ziurtatu du Gillan egileak.
Sarrerak hiru euroko prezioa izanen du eta lau saioetarako bonoa ere salduko dute gaur.