Agurne Gaubeka (Behatokia): “Borondate politikoaren menpe dago euskarazko irakaskuntzaren zabalpena”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 10a, 08:37

Leringo herriko haurrek eskola publikoan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatu dute bertako familiek, Behatokiak eta Sortzen elkarteak.  

Doña Blanca de Navarra eskola publikoan euskarazko D ereduko lerroa irekitzea eskatzeko instantziak aurkeztu zituzten azaroan, baina gobernuak ez die jaramonik egin. Legearen arabera zortzi haur da gutxienekoa lerroa zabaltzeko, eta hemeretzi dira Lerinen. “Gutxiengo eskari kopurua aise gainditu arren, aurre-matrikulazio epean ez zaigu eman Doña Blanca de Navarran D eredua hautatu nahi dugula adierazteko aukerarik”, azaldu zuten atzo familiek. Elkarretaratzea egin zuten, Behatokiak eta Sortzen elkartearekin batera. 

Sortzen guraso elkarteak Eskola Kontseiluan eskatutako azalpenen bidez jakin izan dute, gainera, datorren ikasturterako Hezkuntza Departamentuak ez duela asmorik D eredua zabaltzeko. Argudioa espazio falta dela adierazi zitzaien, beraz udalak hutsik dituen ikastetxe ondoko eraikin eta lokalak Hezkuntza Departamentuaren esku jar ditzan eskatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!