Iera Agirre pilotariak, Ados Pilota enpresa sortu zuen beste kide batzuekin batera emakumeen frontoietako jarduna profeisonalizatu eta aitortzeko. Emandako aurrerapausoaren garrantzia azpimarratu du Euskalerria Irratiak Ipes Fundazioaren liburutegitik eginiko Irrintzi Plaza saio berezian.
Kirolari profesionala eta ama da. Amatasunak bere jarduna batez ere arlo fisikoan baldintzatu zuela nabarmendu du, ia bi urtez egon baitzen lehiatik at. Hala ere bere kasuan zaintza lanek ez zuten horrenbesteko eraginik izan, baina aitortu du bigarren haurdunaldi bat planteatzekotan horrek bai ala bai frontoiak uztea ekarriko lukeela.
Beste hainbat kiroletan gertatu bezala frontoiak oro har maskulinizaturik daude eta emakumeen esku pilotaren berezitasuna aitortzea nabarmendu du kirolak beste aurrerapauso bat emateko lehen urrats gisa.
Emakumeen esku pilota sustatzeko orduan gizarte, kirolari eta erakundeen erantzukizun partekatua nabarmendu du Iera Agirrek. Ados pilotak profesionaltasunerako emandako pausoa ere goraipatu du.
Emakumeen eskuz binakako txapelketa asteburuan amaitu zen, Maddi Berrical eta Olatz Ruiz de Larramendik osatutako bikoteak, Ados pilota txapelketa irabazi zuten Zumarragan. Zabaleta eta Agirreren aurka neurtu ziren finalean eta 22-12 nagusitu ziren