M28 udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduko Nafarroarako eta Iruñerako zerrendak berretsiko dituzte aste honetan

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 28a, 12:28

Laura Aznal eta Joseba Asiron buru duten  hauteskunde-zerrendak berretsiko dituzte martxoaren 2, 3 eta 4an EH Bilduko kideek. EAko kritikorik ez dago Nafarroako zerrendan.

Zerrendak osatzeko hautagaiak aurkezteko epea pasa den otsailaren 22an bukatu zen eta proposamenik jaso ez dela baieztatu ostean, zerrenda proposamenak luzatuko dizkio bere kidegoari datozen egunetan.

“Esperientzia eta berritasuna” uztartzen ditu Nafarroako Parlamenturako hauteskunde-zerrenda proposamenak, EH Bilduren arabera. Laura Aznal parlamentaria izanen da presidentegaia. Haren atzetik, bigarrenez, Adolfo Araiz izanen da bigarrena. Hirugarrena, berriz, Etxarri Aranazko alkate ohi Eneka Maiz.

Zalantzarik handiena Eusko Alkatasunako postuekin zer gertatuko zen izan da. Alderdiak proposatu duen zerrendan ez dago EAko kritikorik, eta Severiano Txoperenak beteko du laugarren postua. 

Javier Arza da hautagaitzako bosgarrena. NUPeko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuko irakaslea eta ikertzailea da. Egungo talde parlamentariotik, Arantxa Izurdiaga abokatuak eta Txomin Gonzalez Osasuneko bozeramaileak errepikatuko dute. Seigarren eta zazpigarren postuak beteko dituzte.

Zortzigarren, berriz, Irati Jimenez abokatu atarrabiarra izanen da. Mikel Zabaleta Leitzako alkatea, bederatzigarrena; eta hamargarrena Esther Lakasta Basaburuako alkatea.

Nafarroarako zerrenda osoa

  1. Laura Aznal 
  2. Adolfo Araiz 
  3. Eneka Maiz 
  4. Severiano Txoperena 
  5. Javier Arza 
  6. Arantza Izurdiaga 
  7. Txomin González
  8. Irati Jiménez 
  9. Mikel Zabaleta
  10. Esther Lakasta
  11. Oihan Mendo 
  12. Oihana Gallo 
  13. Joseba Gines 
  14. Garazi Subiza 
  15. Unai Lako 
  16. Fayzuri Caicedo 
  17. Alberto Goikoa
  18. Haizea Huarte
  19. Raul Maiza
  20. Maite Fernández Font 

Iruñerako zerrenda

Iruñerako zerrendan, berriz, berrikuntza gutxiago dago. “Gobernu-esperientzia, gaitasuna eta ilusioa” ordezkatzen ditu zerrendak, alderdiaren aburuz. Joseba Asiron izanen da hirugarrenez alkategaia, bigarren Garbiñe Bueno zinegotzia ezarri dute; hain zuzen zerrendan berriro gehitu duten Joxe Abaurrearen ordezkoa izan da 2021ko abendutik. 2019ko txupinazoaren epaia dela eta utzi zuen kargua Abaurreak. Egungo zinegotzi Maider Beloki, Endika Alonso eta Borja Izagirre ere ageri dira zerrendan. 

  1. Joseba Asiron
  2. Garbiñe Bueno
  3. Joxe Abaurrea
  4. Maider Beloki
  5. Endika Alonso
  6. Aitziber Campion
  7. Borja Izagirre
  8. Zaloa Basabe
  9. Paula Garcia
  10. Josu Arraiz

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!