Mallorcaren aurkako partidan harmailetan izandako istiluei buruzko ikerketa amaitu du C.A. Osasuna Zuzendaritza Batzordeak, eta aho batez erabaki du hitzarmen kolektiboko diziplina-araubidearen arabera Osasunako segurtasuneko zuzendariari lana eta soldata kentzea.
“Oso larritzat” jo ditu batzordeak urtarrilaren 14ko C.A. Osasunak R.C.D. Mallorcaren aurka jokatutako partiduaren atarian Sadarren izandako gertakariak. Segurtasun arduradunek hainbat bandera eta pankarta, haien artean ikurriña eta Nafarroako bandera, kendu zizkieten harmailetan zeuden zaleei. Eneko Compains izan zen kaltetuetako bat: "Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera".
🗣️📻ELKARRIZKETA | @EnekoCompains: "Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera"
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) January 17, 2023
👉Segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan Konstituzio Zuzenbideko irakasleak. pic.twitter.com/rFskJwqaqQ
Batzordeak, gainera, Sadarreko estadioko ekitaldietarako kontratatutako segurtasun-enpresari klubeko barne-araubideko arauak jakinaraztea erabaki du, eta komunikazio-teknika berriak ezartzea Osasunaren instalazioetan egiten diren jardueretarako.