Osasunak Mallorcaren aurka larunbat arratsaldean jokatu zuen norgehiagoka hasi aurretik, Sadar estadioko segurtasun indarrek ikurrin bat, Nafarroako bandera bat eta GKS Gazte Koordinadora Sozialistaren pankarta bat kendu zizkieten zaleei, besteak beste.
Minutu batzuk geroago, berriz erakutsi ahal izan zituzten. Tartean, txistuak, protestak, tentsio uneak izan ziren. Espainiako Polizia Nazionaleko segurtasun arduradunaren agindua izan zen ikurrok erretiratzea. Argudioa, ikurrak zabaldu ahal izateko aldez aurretik jakinarazi behar dela. Osasunak gertatutakoa gaitzetsi du ohar baten bidez, eta jakinarazi du ikerketa bat zabalduko duela “erantzuleak topatzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko”.
.@Osasuna Soy uno de los que aparece en el video y el dueño de las banderas que retiran. Lo ocurrido no es nada nuevo, le ha pasado a mucha otra gente; lo nuevo es que las imágenes trasciendan. [abro hilo] 👇🏾 https://t.co/CQf6jubhpq
— Eneko Compains (@EnekoCompains) January 16, 2023