Aurtengo kanpainaren protagonistak hiru emakume dira. Lehenengoa adineko emakume bat da, gaur egun ditugun berdintasunerako legeak lortu zituzten emakumeak ordezkatzen dituena. Bigarrena, gazte migratzaile bat, Nafarroako aniztasuna eta emakumeek zientzian, kulturan, politikan eta enpresa eta erakundeetan egindako ekarpena ordezkatzen duena. Hirugarrena, berriz, haur bat, etorkizuna islatzen duena. Horren bidez, adina eta egoera alde batera utzita, berdintasuna lortzeko egindako ekarpenak nabarmendu nahi ditu.
Martxoaren 8an, Maria Chivite Nafarroako presidenteak Berdinna 2023 Saria emango dio Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Koordinakundeari (COMFIN). Gainera, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat egingo du eta more kolorez argiztatuko du Nafarroako Artxibo zaharraren fatxada.
Eta martxoaren 11n, berriz, larunbata, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptamerón emakumezko ahots taldeak, Kasino Nagusiarekin, Nafarroako Margarita erreginari buruzko hitzaldi-kontzertu bat eskainiko du.