Otsailaren hasieran martxan jarri zuen greba bertan behera utzi du Medikuen sindikatuak. Ia jarraipenik ez zuen azken egunetan, baina Nafarroako Gobernuarekin negoziatzea lortu du elkarte ultrakontserbadoreak, baita soldata igoerak ere. "Gaur egun indarrean dagoen greba bertan behera utzi dugu, borondate onaren erakusgarri da, guk tratuaren gure zatia betetzen dugu eta orain Osasunak berea bete behar du”, adierazi du Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak. Gobernuak eta Parlamentuak adostutako "konpromisoak beteko" dituztela bermatzeko martxoaren 15etik aurrera lanuztera deituko dituzte medikuak berriro.
Martxoko lanuzteekin, sindikatuak "Nafarroako Gobernuari eta Foru Parlamentuari presioa egiten zaiela bermatu" nahi du, "aurreakordio honetan hitzartu dutena benetan bete dezaten". Akordioak ez du gehiengoaren babesik momentuz parlamentuan.
Atzo bildu ziren sindikatuko kideak batzarretan aurre-akordioa berresteko. Bildutakoen bi herenaren babesarekin utzi dute greba bertan behera.